XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Okupatu doia: gehienbatean enplegu jarraitu bat izanik astean 15 eta 44 ordu artean lan egiten duten pertsonak.
- Azpiokupatua: enplegu jarraitu bat izanik astean ohiki 15 ordu baino gutxiago lan egiten duten pertsonak.
- Okupatu marjinala: funtsean pertsona iharduera ez-laboralduna izanik hiruhilekoan zehar iharduera marjinaletan, hala nola, famili laguntza, urtesasoiko enplegu edo inoizkako enpleguan, partaidetza guztiz txikia duten pertsonak barne-hartzen ditu.
- Ia-langabea: okupatu marjinalen antzeko lan-egoeran aurkitzen diren pertsonak dira, baina lan bila dabiltzala deklaratzean, horiengandik bereizten direnak.

Biztanleria iharduera ez-laboralduna

Enplegu bat ez izanik eta enplegatzaile baten zerbitzura ez egonik, etxeko lanak egitera dedikatzen diren, ikasketak egiten dituzten edo soldadutzan aurkitzen diren pertsonak besarkatzen ditu.

Iharduera laboral bat bilatzen duten ala ez eta iharduera horretara inkorporatzeko duten prestasun subjektiboa kontutan hartuz sailkatzen dira.

Eta ondoko kolektibook bereizten dira:
- Langabe iharduera ez-laboralduna: iharduera laboral batera inkorporatzeko prest daudela deklaratzen dute eta enplegu bat bilatzen.
- Enplegu bila: uneon lanerako ez daudela prest deklaratzen dute eta enplegu bila dabiltza.
- Iharduera ez-laboraletan okupatua: ez dute enplegurik bilatzen eta soilik ikasketak egitera edo etxeko lanetara dedikatzen dira, edo soldadutzan aurkitzen dira.

Biztanleria ihardueragabea

Inolako iharduera-motarik egiten ez duen biztanleria besarkatzen du.

Honako kolektibo hauetan sailkatzen da:
- Langabe doia: lan bila dabiltzan eta lanpostu bat berehala okupatzeko prest dauden pertsonak.
- Jubilatu doia eta bestelakoak: beren adinaren edo egoera fisikoarengatik inolako iharduerarik egiten ez duten pertsonak dira.

IHARDUERAREN SAILKAPENA O.I.T.REN ARABERA O.I.T. = Lanaren Nazioarteko Erakundea

Konparazio gisara, biztanleria sailkatzen da Lanaren Nazioarteko Erakundearen (O.I.T.ren) definizioen arabera ere, ihardueraren kontzeptu hertsiago batera orientatuz, jite ekonomikoko ondasun eta zerbitzuen produkzioarekin lotuta.